Gure herriaren askatasunaren alde, Bidasoaren ipar eta hegoaldean bizitza eta era guztietako sufrikarioak, nahigabeak eta ukoak eskaini zituzten emakumeei.
Mercedes, Pilar Estoucha, Orosia, Felipa eta dena eman zuten hainbeste emakumeren oroitapenezko omenaldia da proiektu hau. Etorkizuneko belaunaldiek bizi eredutzat har ditzaten eta errepresioa jasan duen emakume ororen istorioak argia ikus dezan.