Flora Martinez

Izena: FloraJaiotza: Herria: Irun
I Abizena: MartinezHeriotza: Jazoera: Irakasle kargugabetua
II Abizena:

ITURRIA


Administrazioaren artxibategi orokorra

 

Jaizubiako irakaslea zen Flora Martinez. 1936ko abenduaren 14ean lan postuan ez egoteagatik espedientea ireki zion kultura eta irakaskuntza komisioak. Postua babesteko, Hondarribiko hainbat eragilek irakaslearen aldeko gutunak bidali zituzten komisioari. Esaterako, Hondarribiko Alkateak, aitak, Irungo erreketeek eta Segundo Garayalde, Hondarribiko apaizak. Azken biek senarraren ideologia ezkertiarra aipatzen dute Flora Martinezen falta argudiatzeko.

Kultura eta irakaskuntza komisioak Flora Martinezen kasua aztertzeko burutu zuen lehen bileran, espedienteari jarraipena ematea eta lan eta soldatarik gabe zigortzea erabaki zuten behin-behinean. Bigarren bilkuran, irakasle postua berretsi zioten, baina espedientea ez zen itxi. Hori dela eta, Espainiako magisterioaren komisio araztaileak hiru kargu ezarri zituen:

  • Lanpostua bertan behera uztea.
  • Luzaroko absentzia.
  • Jokaera

Flora Martinezen defentsa testuaren arabera, 1936ko irailaren 4ko ebakuazioaren ondorioz utzi zuen Irun. Baita ere, ebakuntza bat argudiatzen du Frantzian buruturiko egonaldia argudiatzeko. Defentsa Arnedotik, Errioxa, sinatu zuen 1939. urtean. Komisioarentzat azalpenak ez ziren nahikoak izan eta kanpoan “gehiegi” egon izanagatik, hiru hilabeteko suspensioa ezarri zioten.

Azkenean, zigorra Goi Mailako Arazketa Komisioak aztertu zuen eta bizi osoko gaitasungabetzea ezarri zion, hezkuntza eta kultur erakundeen alorrean.