Josefa Recalde Echenagusia

Izena: JosefaJaiotza: 1890Herria: Oiartzun
I Abizena: RecaldeHeriotza: Jazoera: Tolosa eta Ondarretan atxilotua
II Abizena: Echenagusia

ITURRIA


Gipuzkoako probintziako artxibo historikoa / Gipuzkoako protokoloen artxibo historikoa

  • GPAHGEZ02777_0147
  • GPAHGEZ02840_0174

 

Oiartzunen jaiotako Josefa Recalde altxamenduan izan zuen jardueragatik atxilotu zuten. Lehen espetxeraldia Tolosan burutu zuen 1937ko abuztuaren 5etik 1938ko urtarrilaren 13ra. Ondoren, Ondarretan espetxeratu zuten, 1940ko abuztuaren 4a arte.

Matxinada delitua ezarri zioten Gerra Kontseiluan. Sententziaren arabera, Josefa Recalde ezkertiarra zen eta altxamenduan zehar janari konfiskaz arduratzen zen Andoainen. “Mugimendu loriatsuaren” aurkako manifestazioak egin izana ere leporatu zioten. Hiru urteko espetxe zigorra ezarri zioten Kontseiluan, atxiloaldiaren gehiengoa behin behineko espetxeratzean gauzatuz.

Bilatu fitxak