Luisa Vazquez Zugasti

Izena: LuisaJaiotza: 1894Herria: Irun
I Abizena: VazquezHeriotza: Jazoera: Ondarreta eta Saturraranen atxilotua
II Abizena: Zugasti

ITURRIA


Gipuzkoako probintziako artxibo historikoa / Gipuzkoako protokoloen artxibo historikoa

  • GPAHGEZ02840_0003

 

Kepa, Orosia eta Dominica Ordokiren ama da Luisa Vazquez. Galdames ontzian atxilotu zuten bi alabekin batera. Atxilotu ostean, zuzenean bidali zuten Ondarretarako presondegira. 12 hilabetez egon zen bertan behin-behineko espetxean.

1938ko martxoaren 21ean buruturiko Gerra Kontseiluarekin, Saturrarango espetxera lekualdatu zuten, matxinada militarra goratzea egotzita. 12 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Sumarioko azalpenen arabera, Luisa bere bizi pertsonalagatik eta “jarrera probokatzailea” izateagatik epaitu zuten:

“Muy malos antecedentes cuya vida privada ha sido causa de la perdición de sus hijas una de las cuales ausente en ignorado paradero fue presidenta del Socorro Rojo y amante de uno de los mayores asesinos de la Ciudad Fronteriza, el cual vivía en casa de esta procesada durante el dominio rojo, se distinguió durante el mismo levantando el puño y por sus provocaciones marxistas. Y que se ha acreditado en autos que la denuncia que hacía referencia a la procesada Dominica Ordoqui Vazquez, hija de la anterior menor de 18años, acusándola de haber ido armada como miliciana al Fuerte de Guadalupe, se debió a una confusión con la hermana de la misma sin que conste cargo concreto contra Dominica más que predisposición a seguir los malos ejemplos de su familia.

Saturraranen, bi urteko espetxeratzea burutu ostean, behin-behineko askatasuna lortu zuen (1940 – 09 – 19). 12 urteko espetxe zigorra lau urtera konmutatu zuten, baina Luisa Vazquezen arrasoa galdua zuten frankistek