Mercedes López Cotarelo

Izena: MercedesJaiotza: 1920 - 10 - 30Herria: Irun
I Abizena: LopezHeriotza: 1936 - 08 - 11Jazoera: Pikoketa fusilatua
II Abizena: Cotarelo

ITURRIAK


Miguel Usabiaga. “Flores de la República los olvidados de Pikoketa”

16 urteko gazte fusilatua da Mercedes López. Pikoketan fusilatu zuten Erreketeek ezusteko eraso baten ostean. “Flores de la Republica” liburuaren arabera, “oso ausarta eta segura zen, asaldatzailea; bere energia eta baldintzengatik. Emakumeen arteko lan komunistaren arduraduna zen”. Juventudes Socialistas Unidaseko kidea zen, Pikoketako defentsaren gehiengoa bezala.

Irungo Jesus kaleko 7.ean bizi zen Mercedes, osaba eta lehengusuekin. Osabak kontuz ibiltzeko esaten zion, baina ez mugarik jartzen. Amak Nafarroan pasa zuen altxamentua, Olazagutian. Bertan amona hil zen. Faxistek bazekiten amaren kokalekua eta honen bilaketa martxan egon arren, koinatu Falangista batek Irunera ekarri zuen. Familiako paper eta argazkiak su batean erreak topatu zituen Lopezen amak. Honen ondorioz ez dago Mercedesen argazkirik.

Familia Bartzelona eta Frantzia artean banatu zen. Aita eta osaba frontean zeuden eta ama eta Mercedesen lehengusina irunera itzuli ziren. Aita oinez itzuli zen Extremaduratik. Lehengusinari Mercedes fusilatu zutela oroitarazten zioten.