Orosia Ordoqui Vazquez

Izena: OrosiaJaiotza: 1916Herria: Irun
I Abizena: OrdoquiHeriotza: Jazoera: Galdamesen atxilotua
II Abizena: Vazquez

ITURRIA


Francisca Moya Alcañiz. Republicanas condenadas a muerte: Analogías y diferencias territoriales y de género (1936-1945) doktorego tesia. 2015

 

Orosia Ordoquiren senideek eskainitako dokumentazioa

 

Euskadiko Artxibo Historikoa. “Articulo del diario union titulado: relacion de los pasajeros que venian a bilbao en el Galdames”

  • Signatura: LEG 263 DOC 53 ARCH 15

 

Galdames ontzian, Bilbora bidean, atxilotu zuten Orosia Ordoqui. Emakume irundar hau ama eta arreba gaztearekin atxilotu zuten, Matxitxakoko guduan.

Altxamenduan, irungo Socorro Rojo Internacionaleko lehendakaria zen eta lehen egunetako erresistentzia inprobisatuan parte hartu zuen. Luisa Vazquezen, ama, sententziaren arabera miliziana zen eta armatua ibiltzen zen.

Espetxealdia Ondarretan hasi zuen, 1937ko martxoaren 12an. Frankistek Pasaiako portura bideratu zuten ontzia eta atxilotuak behin-behineko espetxealdia burutu zuten Donostian. 1937ko abuztuaren 25ean, gerra kontseilutik pasa zen Burgosen. Bertan, hasierako heriotz zigorra, 30 urteko espetxe zigorragatik ordezkatu zioten. Bizi pertsonalagatik ere epaitu zuten Ordoqui: “Ezkongabea eta buruzagi komunista nabarmena […] Irungo buruzagi komunistaren maitale gisa agertzen zen. Hau, Guadalupera eramaten ziren atxilotu eskuindarren arduraduna zen. Auziperatua hainbatetan gerturatzen zen bertara, milizianaz jantzita”.

Espetxealdia Palma de Mallorcan burutu zuen eta bitan fusilatu zuten balarik gabe. 30 urteko espetxe zigorra 15 urtera konmutatu zuten eta 1944ean lortu zuen baldintzapeko askatasuna. 1945. urtetik aurrera, hilabetero sinatzen zuen baldintzapeko askatasuna Donostian.

Bilatu fitxak