Maria Cruz Alza Urtizberea

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

0 Comments

Pilar Ugarte Lavigne

Bederatzi urteko errefuxiatu gaztea da Pilar Ugarte Lavigne. Familia osoarekin gerturatu zen Arrueta Sarrikotara. Bertan egon ziren: Marie-Rose Lavigne ama (30 urte), Jose Maria Ugarte Labandibar aita (33 urte), eta Mari Carmen Ugarte Lavigne arreba (11 urte).

0 Comments

Florentina Álvarez Díaz

Frankistek Jacinta Ruiz Diez, Carmen Berrio Ruiz eta Maxima Diaz Leónekin (Florentinaren ama) batera epaitu zuten Florentina, Donostiara eraman beharreko maleta "susmagarri" baten lapurretagatik.

0 Comments

Justina Carril Lasquerain

Galdames ontzian atxilotu zuten Justina Carril Lasquerain. Jatorriz irundarra izan arren, Burgosen epaitu zuten. Jokaera txarra eta aurrekari komunistak leporatu zizkioten: “aktiboki jardun zuen milizianoak Gipuzkoako fronteetan animatuz. Erail, suntsitu eta eskubiko jende nabarmena atxilotzera bultzatu zituen”.

0 Comments

Carmen Aguirre López

23 urterekin, 1937ko irailaren 28an, atxilotu zuten Carmen Aguirre. Haurdun sartu zuten kartzelan eta lekuz-leku mugiarazi zuten erditu arte: lehenbizi Ondarretako presondegian; 38ko otsailan, San Jose babes-etxera (medikuaren gomendioz); apirilean, amatasun etxera, erditzera; eta azkenik San Jose babes-etxera berriz.

0 Comments

Maria Teresa Aguinagalde Aramburu

Matxitxakoko itsas guduan, Galdames merkatal ontzian, atxilotu zuten Faxistek Maria Teresa Aguinagalde. Bertan atxiloturiko emakume gehienek Saturrarango presondegia izan zuten helmuga. Aguinagalderen kasuan, zehazteke dago ea Mutrikun egon ote zen.

0 Comments

Juana Echeverría Arrillaga

1939ko irailean erbestetik (Frantzia) itzuli zen Juana Echeverría Arrillaga. Frankistek Iruñean epaitu zuten 1940 urriaren bostean. Bertan, ezkertiarra izatea eta erbestean egon izana leporatu zioten.

0 Comments

End of content

No more pages to load

Bilatu fitxak