Piedad Usandizaga Elizalde

35 urterekin irisi zen Arrueta - Sarrikotara. Berarekin batera errefuxiatu ziren Antonio Iturrioz Lujambio (43) aita, Maria Luisa Iturrioz Usandizaga (13) alaba eta Jose Luis Iturrioz Usandizaga (7) semea.

0 Comments

Amparo Zufía Pérez

"Oso gorria, familia bezala", hala definitu zuten irungo frankistek Amparo Zufía. Irungo Errepublikarren guneko emakumeen taldeko kidea zen, telefonista ofizioz eta bere aita Izquierda Republicanako Emilio Zufía zen.

0 Comments

Josefa Recalde Echenagusia

Oiartzunen jaiotako Josefa Recalde altxamenduan izan zuen jardueragatik atxilotu zuten. Lehen espetxeraldia Tolosan burutu zuen 1937ko abuztuaren 5etik 1938ko urtarrilaren 13ra. Ondoren, Ondarretan espetxeratu zuten, 1940ko abuztuaren 4a arte.

0 Comments

Pilar Valles Vicuña

17 urteko gazte fusilatua da Pilar Valles. Pikoketan fusilatu zuten Erreketeek ezusteko eraso baten ostean. Ángela Vicuña eta Manuel Vallesen alaba bakarra zen. Azken hau ofizio gabeko jornalaria zen. Boquiñenan, Zaragoza, dauka jatorria familiak. Juventudes Socialistas Unificadasesko kidea zen eta Pikoketako defentsan mantendu zen burkideekin batera.

0 Comments

Mercedes López Cotarelo

16 urteko gazte fusilatua da Mercedes López. Pikoketan fusilatu zuten Erreketeek ezusteko eraso baten ostean. "Flores de la Republica" liburuaren arabera, "oso ausarta eta segura zen, asaldatzailea; bere energia eta baldintzengatik. Emakumeen arteko lan komunistaren arduraduna zen". Juventudes Socialistas Unidaseko kidea zen.

0 Comments

Esther Zilberberg “Estoucha”

Altxamendua hasi bezain pronto heldu zen Esther Zilberberg edo “Estoucha” beste hainbat brigadistekin Irunen borrokatzera. 1936ko estatu kolpearen ondorioz, Belgikako Gazteria Antifaxistekin Irunera heldu zen.

0 Comments

Felipa Domínguez Taguada

Altxamendua Irunera heldu zelarik bere burua bolondrestzat eskaini zuen. Irungo Gayano doktoreak "Charodin" (Bidasoa Auzoa) Gurutze Gorriaren erizaintza postura joatea proposatu zion. Bertan egon zen Irungo setioak iraun zituen 54 egunetan.

0 Comments

María Josefa Sanzberro Echeverria

Oiartzungo Berrondoko baserrian jaio zen Maria Josefa Sanzberro. Azkainen ezkondu zen lehen aldiz eta hamar urteren ostean senarrarengandik banandu zen. Bigarren aldiz ezkondu zen eta San Ignazioko lepoko ostatuaren ardura artu zuen. Bertatik "Nivelle Bidasoa" sarean kolaboratzen hasi zen. Aliatuak babesteko sare honek pilotuak, zibilak eta informazioa Hego Euskal Herrar pasarazten zuten, Donostiako Britaniar Kontsulatuarentzat.

0 Comments

Gabriela Tife Manterola

1944ko urriaren 16an atxilotu zuten Ondarreta, Irungo Polizia Komisarioaren aginduz. Espetxealdiak zortzi egun iraun zituen eta Gipuzkoako Gobernadore Zibilaren aginduz aske irten zen.

0 Comments

Pilar Morentin Sanz

Ofizioz atxilotu zuen Irungo Poliziak Pilar Morentin. Mugako epaile bereziak 1940ko abenduaren 27an Ondarretan espetxeratzeko agindua eman zuen eta bertan egon zen 1941eko irailaren 26a arte.

0 Comments

End of content

No more pages to load

Bilatu fitxak