Izena: Florentina | Jaiotza: 1913 | Herria: Irun |
I Abizena: Álvarez | Heriotza: | Jazoera: Errefuxiatua, epaitua eta atxilotua |
II Abizena: Díaz |
ITURRIA
Bartzelonako auzitegi militarra:
- Kataluniako Frankismoaren biktimen 11/2017 legeko biktima: 121924. txostena.
- La prisión militante: las cárceles franquistas de mujeres de Barcelona y Madrid (1939-1945). F. Hernández Holgado.
Jaiotzez Irundarra izan arren, Donostian harrapatu zuen altxamendua Florentina Álvarezek. Iparraldera ihes egin eta Bartzelonara joan zen. Katalunian intendentzia militarrean egin zuen lan. Frankistek Jacinta Ruiz Diez, Carmen Berrio Ruiz eta Maxima Diaz Leónekin (Florentinaren ama) batera epaitu zuten Florentina, Donostiara eraman beharreko maleta “susmagarri” baten lapurretagatik. Dokumentazioan ez da zehazten zein zen maleta horren edukia. Aske gelditu ziren lau emakumeak.
Epaiketagatik markatuak gelditu ziren emakumeak eta horren adibide da Florentina Álvarezek 1952an agintari militarrei bidaltzen dien gutuna. Bertan, Espainiatik irteteko dokumentazio berezia eskatu behar izan zuen.