Izena: Francisca | Jaiotza: 1908 - 08 - 29 | Herria: Bera - Neubrandenburg |
I Abizena: Halzuet | Heriotza: 1945 - 04 - 12 | Jazoera: Deportatua |
II Abizena: Alzate |
ITURRIA
Mujeres y hombres republicanos de Navarra, Gipuzkoa, Alava y Bizkaia en campos de concentración Nazis: Los Olvidados. Ana García Santamaría. Antzina 2016ko abendua. ISSN 1889-0554
Espías, contrabando, maquis y evasión Sanchez Agustí Ferran:
Beran Jaio zen Francisca Halzuet. 1930ean Philippe Usandizagarekin ezkondu eta bederatzi urteren bueltan, alargun gelditu zen hiru semerekin. Urruñan bizi zen, Bidegain Berri baserrian, eta etxe hau zen Cométe sareak Ipar Euskal Herrian zeukan azken geldi gunea. Baserria puntu estrategikoa zen eta errefuxiatuek esnea, alpargatak, makilak eta lanerako arropa jasotzen zuten.
1943ko urtarrilaren 15an, alemanek “Frantxia” eta bi taldekide atxilotu zituzten, Frantxiarekin lan egin zuen morroi baten salakeriagatik. Cométe sareko kideez gain, RAFeko hiru hegazkinlari atxilotu zituen eta salatzaileak 50.000 franco jaso zituen atxilotu bakoitzagatik.
Francisca Romainvilleko gotorlekuan atxilotua egon zen, 1943ko abuztuak 29 arte. Trenez Ravensbrüceko kontzentrazio eremura bidali zuten eta iritsi bezala, ilea moztu, dutxatik pasarazi eta “marradun pijama” jaso zuen. Hegazkintza lantegi batean lanean jardun zuen eta 1945eko apirilaren 12an zendu zen.