Pikoketako erailketak

Frankistek 14 gazte fusilatu zituzten 1936ko abuztuaren 11an. Gehienak Komunisten Gazteria taldekoak ziren eta tartean 16 eta 17 urteko Pilar Valles Vicuña eta Merche Lopez Cotarelo topa ditzakegu. Puntu estrategikoa da Pikoketa. Behe Bidasoa eta Oiartzungo bailaren erdian dago, ezinbestekoa Frankistentzat Irunerantz jaitsi ahal izateko. Miguel Usabiagaren Flores de la República los olvidados de Pikoketa liburuan oinarrituta, hala suertatu ziren fusilamenduak […]

Pikoketako harria

Istorioa apur bat gogoraraziz, 1978. urtean, zehazki uztailaren 28an, Irungo herritar talde batek, 1936ko abuztuaren 11ko fusilatuen senideekin batera, Pikoketako gorpuzkiak lurpetik ateratzea erabaki zuten.

Badirudi gorpuzkiak hainbat egunez lurrean botata gelditu zirela, abandonatuta, inguruko zakur eta piztien eskura, baserriko bizilagunek lurperatu zituzten arte. Senideak eta kideak gorpuzkien bila joan zirenean baserritarrei lurperatzearen leku zehatza galdetu zieten [….]

Bilatu fitxak