Izena: Ana | Jaiotza: 1908 | Herria: Valentzia - Irun |
I Abizena: Martinez | Heriotza: 2002 | Jazoera: Depuratua |
II Abizena: Iborra |
Iturria
“Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan”; https://www.institutobrero.com/historia-cas/docentes/ana-matilde-martnez-iborra
Ana Martinez Iborra Valentzian jaio zen 1908ko otsailean eta Mexikon hil zen 2002an. 1933an, Geografia eta Historia irakatsi zuen Irungo Institutuan. FUEko (Federación Universitaria Escolar) militantea izan zen. Bere anaia Manuel izan zen FUEko lehen buruzagietako bat. Valentziako “Instituto Obrero” izeeko ikastetxean, politikoki nabarmendu zen Alderdi Komunistako 13. zelulako presidente gisa. Halaber, eskolak eman zituen Valentziako “Instituto Escuela” izenekoan. Depuratu eta gaitasungabetuzuten. Gerra amaitu zenean, Frantziara erbesteratu zen, ondoren Mexikon bizitzeko. Bere senarra Antonio Deltoro Fabuel izan zen.