Izena: Segunda | Jaiotza: | Herria: Irun |
I Abizena: Lopez | Heriotza: | Jazoera: Militantea |
II Abizena: Vigo |
Iturria
Mujer y Republica. Emakume eta errepublika. “Nicolas Guerendiain” Irungo Errepublikarrak. Asociación Republicana Irunesa “Nicolas Guerendiain, 2008;
Segunda Lopez Vigo, ezkondua eta oso adin txikiko seme-alaben ama zer. Bere familiarekin batera bizi zen Behobiako errepidearen ondoko etxeetako batean, pospolo-fabrikaren parean. Fabrika horretako langile bezala, bera borrokotu zen indartsuen hogeita hamarrreko langileen erreibindikazioetan. Itxura kementsuko emakumea zen, keinu zorrotzekoa, eta haren hitz irmoak pizgarri izaten ziren lankideentzako, eskubideak lortzeko borrokan atzera gera ez zitezen. Pospologileek lan krisi handia izan zuten. Langile Poxpologileen Federazio Nazioanalak zortzi orduko lanaldia ez aldatzen uzteko eskatu zion Gobernuari; debeka zezala pospolo fabriketan adingabekoek lan egitea eta etxeko lana, eta ezar zezala gaixotasunagatiko ongintzako eta sorospenerako zerbitzu bat. Baina astean hiru eguneko lana dekretatu zenean gertatu zen fabrikaren egoera larriena. Emakume pospologileak fabrikan itxi ziren, eta Segundak, eredua emanda, gogor ekin zion itxita iraun zezaten. Pospologileen jarreraren aurrean, altxamendurako justifikatua baitzen, Oldar Guardiak,
Pichis izenez ezagunak, fabrika inguratu zuen. Han itxita zeuden pospologile batzuk edoskitze-aldian zeuden, eta umeak fabrikara eraman behar izan zituzten, esnea emateko.
Segunda beti izan zen izaera handiko borrokalari ondratua.