Tomasa Gomez Sanchez

Tomasa Gomez Sanchex Irungo Cerillas fabrikan lan egin zuen. Halaber, Irungo Elkarte Socialistako kidea izan zen eta Fronte Popularreko alderdietako elementu nabarmena izan zen.

0 Comments

Rosa Iglesias Vicente

Rosa Iglesias Vicente Irungo Cerillas fabrikan lan egin zuen. Halaber, Irungo Elkarte Socialistako kidea izan zen eta Fronte Popularreko alderdietako elementu nabarmena izan zen.

0 Comments

Casilda Hernaez Vargas

Casilda Hernáez Vargas Zizurkilgo Fraisoro umezurztegian jaio zen 1914ko apirilaren 9an. Haurtzaroa Zizurkilen igaro zuen eta handik Donostiako Egia auzora joan zen. 1931tik Gazte Libertarioen militantea da. Behin baino gehiagotan atxilotu zuten: propaganda banatzeagatik, grebara deitzeagatik, lehergaiak edukitzeagatik,... Guadalupeko gotorlekuan giltzapetu zuten eta, epaitu ondoren, 29 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten eta Madrilgo Las Ventaseko espetxera eraman zuten. 1936ko otsaileko amnistiari esker askatu zuten. Irungo eta Donostiako borroketan parte hartu zuen 1936ko uztailean, eta Frantziara ihes egin behar izan zuen. Penintsulara itzuliko da Kataluniatik, Madrilen defentsan parte hartzeko. Gainera, Aragoiko frontean parte hartu zuen, Bartzelonakoan, bere taldekide Likinianorekin batera. Pirinioak zeharkatu zituen La Jonqueratik eta Argelers eta Gurseko zelaietan giltzapetu zuten. 1943ko urritik aurrera, bera eta Likiniano Miarritzen jarri ziren bizitzen. Bertatik, operazio antianazi eta antifrankista bideratu ziren. Casilda minbiziak jota hil zen 1992ko irailaren 1ean Donibane Lohizunen (Lapurdi).

0 Comments

Teresa Alvarez Rodriguez

Teresa Alvarez Rodriguezen gurasoak Amador eta Visitacion ziren. Anai-arrebak, Jose, Gildo, Ignacio, Carlos, Asuncion, Luisa, Mercedes eta Nieves. 1936ko irailean denek, Josek, Gildok eta Ignaciok izan ezik, Hendaiara ihes egin zuten.

0 Comments

Nieves Alvarez Rodriguez

Nieves Alvarez Rodriguezen gurasoak Amador eta Visitacion ziren. Anai-arrebak, Jose, Gildo, Ignacio, Carlos, Asuncion, Luisa, Mercedes eta Teresa. 1936ko irailean denek, Josek, Gildok eta Ignaciok izan ezik, Hendaiara ihes egin zuten. Ondarretan espetxeratuta izan zen.

0 Comments

Mercedes Alvarez Rodriguez

Mercedes Alvarez Rodriguezen gurasoak Amador eta Visitacion ziren. Anai-arrebak, Jose, Gildo, Ignacio, Carlos, Asuncion, Luisa, Nieves eta Teresa. 1936ko irailean denek, Josek, Gildok eta Ignaciok izan ezik, Hendaiara ihes egin zuten.

0 Comments

End of content

No more pages to load

Bilatu fitxak