Izena: Catherine | Jaiotza: | Herria: Hendaia |
I Abizena: Belloc | Heriotza: | Jazoera: Frontean egona - Militantea |
II Abizena: |
Iturria
“Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan”
Espainiako Gerra Zibilean Catherinek eta bere senarrak nazioarteko dozenaka errefuxiatu eta brigadista hartu zituzten Hendaiako etxean 1939ko apirila arte. Naziak iritsi eta Vichyko gobernu kolaborazionista ezarri ondoren, 1940ko abenduaren 1ean Catherine etxean atxilotuta jarri zuten Hendaian. Erresistentzian, “Emakumeen Erresistentzia Batzordean” militatu zuen. Geroago, “Frantziako Emakumeen Batasuneko” (UFF) tokiko Atala” antolatu zuen. Catherinek ere lan nekaezina egin zuen Maurice Audin matematikari aljeriar gaztearen desagerpenari buruzko egia aurkitzeko sortutako laguntza-batzordean, zeina Frantziako armadako elementuek atxilotu, torturatu eta akabatu baitzuten, Aljeriaren independentziaren kausa modu baketsuan babesteagatik.