Concepción Costaleiro Osés

Izena: ConcepcionJaiotza: 1908-03-17Herria: Irun
I Abizena: CostaleiroHeriotza: 1996-08-18Jazoera: Errefuxiatua
II Abizena: Oses

ITURRIA


Mujer y Republica. Emakume eta errepublika. “Nicolas Guerendiain” Irungo Errepublikarrak. Asociación Republicana Irunesa “Nicolas Guerendiain, 2008;

 

Concepcion Costaleiro Oses, Irunen jaio zen, Peña kalean, 1908ko martxoaren 17an.
Zenbait urtetan, poxpolo-fabrikan aritu zen lanean, eta Larretxipi kalean zegoen sagardotegi batean ere bai. Ramón Urtizberea Aizpiolearekin ezkondu zen, eta Kontrakale kalean bizi izan ziren. Han jaio ziren Francisco eta Gabriel bere bi semeak. Gerrako inguruabarrak zirela eta, bere semeekin batera Espainiatik irtetera behartu zuten, eta Frantzian jarri zen bizitzen, aldi laburrerako baina. Nahiko azkar itzuli zen, Kataluniatik barrena. Han, hilabete batzuk igaro zituen. Iruna behin betiko itzuli zenean, ez zeukan ezertxo ere, eta bere seme Francisco hil egin zen handik hilabete gutxira, oraindik umea zela. Ramon senarra, eta bere anaia Gabriel ere bai, preso egon zen Frantzian, Gurseko internamendu eta deportazio eremuan. Concepcion Irunen hil zen, 1996ko abuztuaren 18an, 88 urte zituela.

Bilatu fitxak