Josefina Martinez

Izena: JosefinaJaiotza: 1896Herria: Irun
I Abizena: MartinezHeriotza: Jazoera: Militantea
II Abizena:

Iturria

Mujer y Republica. Emakume eta errepublika. “Nicolas Guerendiain” Irungo Errepublikarrak. Asociación Republicana Irunesa “Nicolas Guerendiain, 2008;

 

Josefina Martinez, 1928an hogeita hamabi urte zituen. Lantokian dagoeneko kroniko bilakatua zen krisialdi haietako bat zegoen berriz ere. Oraingoan zera zen, enpresari ohartarazpena egin ziotela zortzi orduko lanaldia egiteko lege-agindua ez betetzeagatik. Eta ez betetze hori, berdintasunaren aurkako zapalketa modu bat besterik ez zen. Zapaltzeko beste modu bat gehiago, bereziki jabeen bozemaileetako batek zera adierazi zuenean, lege hori ez betetzeko arrazoiak zeudela, izan ere Estatuarekin hartutako konpromisoek gehiago ekoiztera behartzen zutela. Josefina eta bere beste hiru lankide horrelako amarru lotsagarriaren aurka jarri ziren. Eta hilabete iraungo zuen greba antolatu zuen, eta denbora horretan emakume pospologileak fabrikan itxi ziren berriro ere. Josefina saiatu zen, patronalarekin borrokan ziharduen bitartean, bere lankideek beharrezkoa zen indarra izan zezaten, inola ere amore eman gabe.

Bilatu fitxak