Izena: Julia | Jaiotza: | Herria: Irun -Nexiko D.F. |
I Abizena: Iruretagoyena | Heriotza: | Jazoera: Militantea |
II Abizena: De Meabe |
Iturria
Mujer y Republica. Emakume eta errepublika. “Nicolas Guerendiain” Irungo Errepublikarrak. Asociación Republicana Irunesa “Nicolas Guerendiain, 2008;
Julia Iruretagoyena de Meabe, Irungo alkatetzako presidentzia 20 urte eta gehiagoz izan zuen Irungo sona handiko errepublikar León Iruretagoyena jaunaren alaba, eta bizkaitar olerkari, idazle eta kazetari, eta Bilbon Gazteria Sozialisten sortzaile izan zen Tomás Meaberen emaztea zen. Hiru urtez bere jardun intelektuala Frantzian eta Inglaterran garatu zuen, eta Madrilgo Lanaren Nazioarteko Bulegoko zuzendaritzaren barruan egon zen. Victoria Kent-en lagun mina, haren laguntzailerik handienetakoa izan zen, eta haren proiektu askotan hartu zuen parte. Bere ibilbide liberal errepublikarra zela eta, 1936an militarrak altxatu zirenean, bere etxea eta ondasunak utzi eta Frantziara alde egin zuen, eta handik bere guraso eta ahizparekin batera Mexikora, luze iraun zuen exiliora.