Izena: Lucia | Jaiotza: | Herria: Irun |
I Abizena: Dorronsoro | Heriotza: | Jazoera: Militantea |
II Abizena: |
Iturria
Mujer y Republica. Emakume eta errepublika. “Nicolas Guerendiain” Irungo Errepublikarrak. Asociación Republicana Irunesa “Nicolas Guerendiain, 2008;
Lucia Dorronsoro hogeita hamargarren hamarkadan hogei urte zituen. Gazte ikasia zen, nahiz eta familia benetan behartsukoa izateak etxera jornal bat eramatera behartzen zuen.
Segunda Lópezen kemenaz gain emakume honek hitz egiteko sekulako erraztasuna zuen. Jakina, ez zen hainbeste gauzatzailek izan duen eta duen zentzurik gabeko hitz-jario hori. Zehaztasun handiz arrazoitzen zuen eta, Segundarekin batera, lantegiko jabeak bere aurrean zituenean, haiek zur eta lur geratzen ziren, hain zailak ziren, izan ere, baliogabetzen haren argudioak; baina arrazoi haiek denak alde batera uzten zituzten, aldez aurretik erabakia izaten baitzuten egiten zizkieten eskariak –oinarrioinarrizko eskubideen eskaria- aintzat ez hartzea. Eta itsu-itsuan eta interesek bultzatuta ematen zizkieten ezezko haien aurrean,
adimen argiko neskatxa hau ausardiaz, kemenez eta kuraiaz betetako pertsona bilakatzen zen. Eta zinismo handiz baztertzen zituzten bere argudio haien ordez, ausardia adimena bezainbeste adierazten zuen jarrera fisikoa erabili behar izaten zuen.