Izena: Marta | Jaiotza: | Herria: Irun |
I Abizena: Echegaray | Heriotza: | Jazoera: Militantea |
II Abizena: |
Iturria
Mujer y Republica. Emakume eta errepublika. “Nicolas Guerendiain” Irungo Errepublikarrak. Asociación Republicana Irunesa “Nicolas Guerendiain, 2008;
Marta Echegaray, hogeita hamargarren hamarkada iristen ari zenean, zen seguraski, lantegi osoko pospologilerik zaharrena. Bazituen ordurako hirurogeita bi urte, baina ez zen batere gutxitua bere izpiritu borrokatzailea. “Lasa bastas” izeneko sailean lan egin zuen; han barneko kartoizko estutxea egiten zen, eta bertan sartzen ziren pospoloak, arraspadun kutxatxoaren barnean. Erreibindikazioren bat egin behar zen bakoitzean Josefina, Lucía eta Segundarekin elkartzen zen, eta lankide guztien errespetua eta Irun herriaren zati handi baten miresmena zuen laukotea osatzen zuten; izan ere, Irun herriak jarraitu beharreko eredutzat zeuzkan lau haiek bereziki, jendeak Irun erraz menderatzen ez zen herri bezala ikus zezan nahi bazen. Martaren adin handiak, langile nekaezina izateak, goratu egiten dute bere figura, eta berretsi egiten da haren goi-maila gizatasunari eta klaseari dagokienez.