Felipa Aguirresarobe Perez

Milizianak

1936ko uztailaren 18ko estatu kolpearen osteko defentsan gizon eta emakume, zahar ala gazte, guztiak izan ziren beharrezkoak. Behar horren adibide dugu ere nazioartetik etorritako jendea. Esaterako, Estoucha, Esther Zilberberg, Belgikako Gazteria Antifaxistekin etorri zen Behe Bidasoa defendatzera. Berez, erizain lanak egin behar zituen Estouchak, baina ez zuen adore faltarik izan faxistek burkidea hil zutenean, ametrailadora hartzeko.

Erizain lanetan ibili zen ere Felipa Dominguez Taguanda “Domi”. Lehen tiroketak entzun ostean, Gayano sendagilearen aurrean bolondreski aurkeztu zen laguntza eskaintzeko. Honela, Txarodiko Gurutze Gorriaren erizaintza postuan hasi zuen jarduna. Faxistek eskualdea bereganatu ostean, iparraldera ihes egin arren, segituan itzuli zen Domi Bartzelonan laguntza eskaintzera. Ondoren, Madrilera egin zuen salto eta bertan topatu zen, Antonio Ortega Gutierrez, Euskal Milizia Antifaxisten buruarekin.

Pilar Valles Vicuña eta Mertxe Lopez Cotarelo ere lehen lerroan zeuden. Burkideekin batera Pikoketaren defentsan jardun zuten. Puntu estrategikoa da Pikoketa Oiartzun eta Behe Bidasoko bailaren artean kokatua dago eta. Modurik gordinenean fusilatu zituzten 16 eta 17 urteko emakume hauek, beraien pekatu bakarra herriaren askatasunagatik borroka egitea izan zelarik.

Bilatu fitxak