Eulalia Muñoz Hospitaleche
Eulalia Muñoz Hospitaleche Ipar Euskal Herrian errefuxiatua zegoelarik, La Roseraireko ospitalean erditu zuen 1938ko maiatzaren 8an.
Eulalia Muñoz Hospitaleche Ipar Euskal Herrian errefuxiatua zegoelarik, La Roseraireko ospitalean erditu zuen 1938ko maiatzaren 8an.
Vicenta Martin Maestro Ipar Euskal Herrian (Miarritze) errefuxiatua zegoelarik, La Roseraireko ospitalean decrioziztitisaz artatu zuten 1938ko irailaren 24an.
Marichu Maritona Aramburu Ipar Euskal Herrian errefuxiatua zegoelarik, La Roseraireko ospitalean haurdunaldiaz artatu zuten 1938ko urriaren 16an.
Maria Teresa Landaburu Erroicenea Ipar Euskal Herrian (Ziburun) errefuxiatua zegoelarik, La Roseraireko ospitalean haurdunaldiaz eta anexitisaz artatu zuten 1938ko azaroaren 5ean. Halaber 1938ko abendaren 28an ginekologia kontsulta batera joan zen. Honetan, Capbretonetik etorri zen.
Francisca Echepare Irungo Udal funtzionario eta militante abertzalea izan zen. Funtzionario-postutik kendu zuten.
Clementina Uria Zabaleta irakaslea izan zen eta altxamendu militarraren ondoren depuratua.
Teresa Recondo Lopez irakaslea izan zen eta altxamendu militarraren ondoren depuratua, 1936ko abenduaren 24an.
Felicidad Martinez Perez irakaslea izan zen eta altxamendu militarraren ondoren depuratua eta erbestera joatera behartu zuten.
Ana Vallejo Gallo Amuteko irakaslea zen altxamendua gertatu zenean. Ondoren, Baionan babestu zen, eta espedientea ireki zioten Isaac Escobat senarrarekin batera. Isaac Escobat ere maisu zen Hondarribian.
Simone Chrisostome, bere aita bezala, Alemaniaren okupazioaren aurkako Erresistentzian sartu zen. Naziek 1943ko apirilaren 1ean atxilotu zuten, eta Angerseko espetxean eta, geroago, Romainvilleko gotorlekuan espetxeratu zuten. Abuztuaren 29an Ravensbrück-eko kontzentrazio-esparrura bidali zuten (22352 zenbakiko presoa). Simone Neubrandenburgera bidali zuten, erdialdeko eremutik 50 kilometrora. Gerraren azken hilabeteetan, sobietar armadaren aurrerapenaren aurrean, alemaniarrek zelaia hustu zuten, eta Simonek, 5.000 lagun baino gehiagorekin, Ravensbrücketik Bergen Belsengo kontzentrazio-esparrura jo zuen. Zaindarien deskuidu bat aprobetxatuz ihes egitea lortu zuen 1945eko apirilaren 30ean. Simone Hendaiara itzuli zen ekainaren 2an. Bere osasuna errekuperatzen egon zen Aldudesen eta Parisen. Erizaintzako ikasketak egin zituen eta Beaujon Ospitalean ikuskatzaile orokorra izatera iritsi zen. Geroago Lluís Vilalta ezagutu zuen, Mauthausenen lau urte 4440 presorekin eman zituen tarragondar bat. Simonek preso jantzia gorde zuen hil zen egunera arte, preso politiko gisa bereizten zuen triangelu gorriarekin. Frantziako ikastetxe eta institutuetako gazteekin partekatu zituen bere esperientziak. 2020ko abenduaren 31n hil zen Hendaian.