Izena: Petra | Jaiotza: | Herria: Irun |
I Abizena: Otaegui | Heriotza: | Jazoera: Depuratua |
II Abizena: Zamora |
Iturria
“Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan”
Petra Otaegui Zamora Irungo udal eskoletako atezaina zen, Antonia Zamora Charola bere ama bezala. IR (Izquierda Republicana) alderdiko militantea izan zen. 1937ko maiatzaren 12an depuratu zuten. Antonia Zamorari 1752 pezetako urteko erretiroa eman zioten 1935ean, baina 1936ko abuztutik aurrera ez zuen jaso. 1936ko irailean ama-alabak Hendaiara ihes egin zuten. Handik egun gutxira itzultzeko eskatu zuten, baina baimena ukatu egin zitzaien. Antonia Baionako Ospitale Zibilean hil zen. Petrak lanera itzultzea eskatu zuen, baina ukatu egin zioten. Hauek dira lanera itzultzeko sinatzen duten pertsona batzuk: Rosario Campo Miguel, Clementina Uría Zabala eta Maria de las Nieves Cuevas Pinillos. Ricardo Álvarez Iriondok, 35 urtekoa, Hondarribiakoa, Maria Alonsorekin batera, Petraren jokabide ona ziurtatzen dute. Sinatzen duten beste pertsona batzuk: Cristina Rebollar Pérez, nesken eskola graduatuko zuzendaria, eta Mariano Sánchez, maisu nazionala.