Pikoketako harria
Istorioa apur bat gogoraraziz, 1978. urtean, zehazki uztailaren 28an, Irungo herritar talde batek, 1936ko abuztuaren 11ko fusilatuen senideekin batera, Pikoketako gorpuzkiak lurpetik ateratzea erabaki zuten.
Badirudi gorpuzkiak hainbat egunez lurrean botata gelditu zirela, abandonatuta, inguruko zakur eta piztien eskura, baserriko bizilagunek lurperatu zituzten arte. Senideak eta kideak gorpuzkien bila joan zirenean baserritarrei lurperatzearen leku zehatza galdetu zieten [….]