Manolita Sabas
Ezkertiarra izateagatik topa daiteke Sabas susmagarrien zerrendan. Faxistek ez dakite nola itzuli zen Irunera eta Behobiako eskuindar batekin ezkondu dela zehazten dute.
Ezkertiarra izateagatik topa daiteke Sabas susmagarrien zerrendan. Faxistek ez dakite nola itzuli zen Irunera eta Behobiako eskuindar batekin ezkondu dela zehazten dute.
Fronte popularreko kidea eta abertzalea izateagatik zerrendatu zuten faxistek susmagarrien zerrendan. Zerrendan Emilio eta Jose Antonio anaiak ere topa daitezke. Hauek ere abertzaleak izateagatik susmagarritzat jotzen dituzte.
Irungo Junta Carlistak erredaktaturiko susmagarrien zerrendan topa daiteke Lago. Militante abertzalea izatea leporatzen diote.
Tokiko frankistek susmagarrien zerrendan sartu zuten Ramona Manterola. Abertzalea izatea leporatzen diote eta Donostiago ogasun ordezkaritzan lan egiten duela zehazten da.
Tokiko Frankistek Jacinta Mancisidor susmagarien zerrendan sartu zuten, Emakumeen Batzako lehendakari ohia izan zela zehaztuz. Baita ere, jeltzaleak 8000 pezetako isuna ordaindu duela zehazten da, “castigo insignificante por el daño que ha echo a España”.
“Mismo caso que la anterior” idatzita sartu zuten Luisa Iribarren susmagarrien zerrendan. Tokiko Frankistek Iribarren militante abertzalea zela zehaztu zuten.
Tokiko frankistek Eulalia Goichoechea eta bere alaba susmagarrien zerrendan sartu zuten. Zerrendaren arabera, Mañaren alarguna zen Eulalia, Abertzaleen Ekintzakoa eta irungo telefonoetan egiten zuen lan.
Tokiko Frankistek Felisa Gamborrena susmagarrien zerrendan sartu zuten. Zerrendak J.M. Nanclaresen emaztea dela zehazten du. Baita ere, ideia ezkertiarrak zabaltzen jarraitzen duela. 250 pezetako isuna jaso zuen.
Tokiko Frankistek Aurora Escales susmagarrien zerrendan sartu zuten. Errepublika garaian “gorrien” aldeko jarrera izana leporatzen zaio. Baita ere, Beran bizi dela zehazten du zerrendak.
Tokiko frankistek idatzitako susmagarrien zerrendan Pilar Echeveste irundarra sartu zuten. Zerrendak dio, “irunen fusilaturiko ezkertiarraren arreba” dela.