Izena: Amalia | Jaiotza: 1910 | Herria: Irun |
I Abizena: Asua | Heriotza: | Jazoera: Ondarretan atxilotua |
II Abizena: Zumalacarregui |
ITURRIA
Gipuzkoako probintziako artxibo historikoa / Gipuzkoako protokoloen artxibo historikoa
- GPAHGEZ02840_0002
1939ko apirilaren 21ean espetxeratu zuten Amalia Asua Zumalacarregui. Presondegiko txostenaren arabera, Asua poxpologilea da ofizioz. 1940ko urtarrilaren 14ean, Irungo mugako epaile militar bereziak kasuaren ardura hartu zuen 2.299/39 sumarioa indarrean jarriaz. Bi hilabete pasata, matxoan, aske utzi zuten, bere ahizpa izan daitekeen Josefa Asua Zumalacarreguirekin.