Asunción Álvarez Rodríguez

Izena: Asunción Jaiotza: 1912Herria: Irun
I Abizena: AlvarezHeriotza: Jazoera: Ondarretan atxilotua
II Abizena: Rodríguez

ITURRIA


Testua “Errenteria 1936 – 1945 Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan” liburutik atera da. 189. orrialdea. Amaia Rodriguez Oñabitia.

 

Gipuzkoako probintziako artxibo historikoa / Gipuzkoako protokoloen artxibo historikoa

  • GPAHGEZ02833_0087

 

Errenterian jaio eta Irunen bizi zen honek, 24 urte inguru zituen gerra hasi zenean. Familiarekin batera ihes egin zuen Irun matxinatuek okupatu zutenean, 1936ko irailaren hasieran. Hendaiara igaro ondoren, Kataluniara joan ziren denak, eta bertatik Irunera bueltatu ziren gerra amaitzear zela, 1939ko urtarrila edo otsailean.

Irunera iritsi zirenean, Asunciónek gogoratzen duenez, txistu egiten zieten kalean. Gainera, etxea eta jabetzarik gabe gelditu ziren “desagertu” egin baitziren. Aitak, Amador Álvarezek, depurazioa jasan zuen eta bere udaltzain postua galdu zuen. Asunción, bere bi ahizpekin batera atxilotu eta Ondarretan espetxeratu zituzten. Irungo bizilagun batek herrira itzuli zirela salatu zuen. Asunciónen espetxeko fitxaren arabera, 1939ko martxoaren 9 inguruan espetxeratu zuten. 1939ko ekainaren 18an epailemilitarraren arabera, ez zegoen bere aurkako kargurik hartzeko zergatirik. 1940ko urtarrilaren 3an askatu zuten

Bilatu fitxak