Izena: Beatriz | Jaiotza: 1919 | Herria: Irun |
I Abizena: Lamy | Heriotza: | Jazoera: Epaitua |
II Abizena: Auzmendi |
ITURRIA
Bartzelonako auzitegi militarra:
- Kataluniako Frankismoaren biktimen 11/2017 legeko biktimak: 136948 txostena.
Altxamenduarekin, Hendaiara ihes egin zuen Lamyk abuztuak 30ean. Egun bateko itxaronaldia gauzatu zuen bertan eta 15 egunekoa Baionan. Port Boutik Bartzelonara salto egin eta Provenza kaleko 290. etxean ezarri zen senideekin.
Frankistek Bartzelona hartu zutenean, Irunera itzuli zen eta Bartzelonako etxeko jabearen salaketa jaso zuen. Honek etxeko maleta huts bat, arropa eta koltxoi bat lapurtu izana salatu zuen.
Irungo epaitegiak Gerra Kontseilua ireki eta deklaratzera deitu zuen. Bertan, koltxoia bizilagun baten gomendioz hartu zuela, zehaztu zuen. Baita ere, Bartzelonan lan egiteko, UGT sindikatuan izena eman zuela. Azkenik, kasua artxibatu zuen epaileak.