Maria Juncal Marticorena Zamora
Maria Juncal Marticorena Zamora iruindarrari, 1941eko abuztuaren 4an espedientea ireki zion Iruñeko Erantzukizun Politikoen Epaitegi Instruktore Probintzialak.
Maria Juncal Marticorena Zamora iruindarrari, 1941eko abuztuaren 4an espedientea ireki zion Iruñeko Erantzukizun Politikoen Epaitegi Instruktore Probintzialak.
Fortunata Deninavina Larroza iruindarrari, 1941eko irailaren 13an espedientea ireki zion Iruñeko Erantzukizun Politikoen Epaitegi Instruktore Probintzialak.
Francisca Bereciartua Zabala iruindarrari, 1941eko irailaren 20an espedientea ireki zion Iruñeko Erantzukizun Politikoen Epaitegi Instruktore Probintzialak.
Gipuzkoako Auzitegi Probintzialak epaitu ostean, Teresa Arreguiren auzia artxibatua gelditu zen. Ebazpena 1945eko irailak 21eko BOEan publikatu zen.
Leon Arrieta Olaizolarekin batera, Erantzukizun Politikoen Auzitegiak epaitu zion. Sententziak zehazten du 1936ko uztailak 20an erbesteratu zela. Absolbitu egin zuten.
Erantzukizun politikoengatik epaitua izan ostean, bere kasua baliogabetzat utzi zuten 1945. urtean. Era berean, prozesuak iraun zuen bitartean ondarea konfiskatu zioten.
Altxamendu ostean Frantziara ihes egin zuen Gabriela Duinatek, azaroaren 11 arte. Denbora tarte honetan ez zuen inolako “arrazonamendurik” eskaini erregimen berriari eta honen ondorioz 500 pezetako zigorra ezarri zioten inon militatzen zuen “emakume abertzale” honi.
Erbestean egon izanaren “erantzukizun politikoagatik” epaitu eta 1000 pezetako isuna ezarri zioten. Maiatzak 20ko BOEan zehazten denez, Lasak isuna ordaindu zuen ondasunen gaineko kontrola berreskuratuz.
Irunera itzultzeko unean, bizilagun baten gomendioz, koltxoi bat eta arropa eramateko maleta huts bat hartu zuen. Ekintza honen ondorioz, Jose Bernabe Matamala, etxeko jabearen salaketa jaso zuen. Irungo epaitegiak gerra kontseilua zabaldu zuen eta Lamyk deklaratzera joan behar izan zuen.
Frankistek Bartzelona hartu zutenean, Irunera itzuli zen eta Bartzelonako etxeko jabearen salaketa jaso zuen. Honek etxeko maleta huts bat, arropa eta koltxoi bat lapurtu izana salatu zuen.