Carmen Aguirre López

Izena: CarmenJaiotza: Herria: Behobia
I Abizena: AguirreHeriotza: Jazoera: Atxilotua
II Abizena: López

ITURRIA


Gipuzkoako probintziako artxibo historikoa / Gipuzkoako protokoloen artxibo historikoa:

  • GPAHGEZ02833_0010

23 urterekin, 1937ko irailaren 28an, atxilotu zuten Carmen Aguirre. Haurdun sartu zuten kartzelan eta lekuz-leku mugiarazi zuten erditu arte: lehenbizi Ondarretako presondegian; 38ko otsailan, San Jose babes-etxera (medikuaren gomendioz); apirilean, amatasun etxera, erditzera; eta azkenik San Jose babes-etxera berriz.

1937ko iraila eta 1938 abuztu artean, behin behineko espetxe zigorra ezarri zioten. Sententziaren arabera, ezkertiarra zen Aguirre eta Donostian bizi zen 36an. Altxamenduan, “mugimendu loriatsuaren” aurkako manifestazioak egin zituen eta hiru urteko espetxe zigorra ezarri zioten, “matxinada militarra” sustatzeagatik.

1940ko irailaren 23a arte espetxean mantendu zuten faxistek eta 1944ko abenduaren 22an likidatu zen Carmen Aguirreren zigorra.

Bilatu fitxak