Carmen Cazorla Pedrero

Izena: CarmenJaiotza: 1923 - 04 - 14Herria: Irun - Alella
I Abizena: CazorlaHeriotza: 2015 - 11 - 12Jazoera: Epaitua
II Abizena: Pedrero

ITURRIA


Bartzelonako auzitegi militarra:

  • Kataluniako Frankismoaren biktimen 11/2017 legeko biktimak: 5694 txostena.

 

Irunen jaio arren, Carmen Cazorla Pedrero Hospitalet de Llobregateko La Torrasa auzoko bizilaguna zen. 17 urte zituela atxilotu eta epaitu zuten. Adingabea izateagatik, erreformatorio edo emakumeentzako gune batean atxilotzea agindu zuen epaileak.

Hasieran, Torrasa eta Collblanceko eliza lapurtzea eta erretzea leporatu nahi zioten faxistek. Hala ere, sumarioak elizaren aurkako delituak baztertu eta Libertarioen gazte taldeko kidea eta Club Sportekoa izatea leporatu zioten. Epailearen galdeketaren arabera, Cazorlak leporaturikoa onartu eta sinatu zuen “behartua, beldurrez eta aitorpena sinatzera derrigortua”. Aitorpen berrian, Juan Cazorla Pedrero “Tom Mix” (anarkosindikalista eta gerrillaria), anaiarekin egoteko joaten zela gaztedi libertarioen gunera, dio Carmen Cazorlak.

Bilatu fitxak