Izena: Carmen | Jaiotza: 1919 - 06 - 16 | Herria: Hondarribia |
I Abizena: Goñi | Heriotza: 2003 - 08 - 20 | Jazoera: Iruñean espetxeratua |
II Abizena: Sorondo |
ITURRIA
Gipuzkoako probintziako artxibo historikoa / Gipuzkoako protokoloen artxibo historikoa
- GPAHGEZ03606_006
1942ko azaroaren 4ean atxilotu zuten Carmen Goñi Sorondo. Espetxeratzea Ondarretan hasi arren, segituan pasa zen kasua Iruñeara. Nafarroako hiriburuan gauzaturiko lapurreta baten ondorioz atxilotu zuten. Antonio Olazabal Bordiu epaileak behin behineko fidantza gabeko atxiloaldia eta presondegi aldaketa ezarri zuen.
Atxiloketaren unean, Goñi haurdun zegoen eta Frankistek Iruñeako amatasun ospitalera eraman zuten. 1942ko abenduaren 31an aldiz, ospitaletik ihes egin ostean, Guardia Zibilak bigarren aldiz Hondarribian atxilotu eta Ondarretara eraman zuten. Erditu arte, Iruñeako amatasun ospitalean egon zen.
1943ko otsailaren 13an itzuli zen berriz Iruñeako presondegira eta hemen galtzen da jasotako dokumentazioaren arrastoa. Dokumentuek ez dute zehazten Iruñeako atxiloaldiaren iraupena, ez epaiketaren sententzia.