Dolores Salis

Izena: DoloresJaiotza: 1899Herria: Irun
I Abizena: SalisHeriotza: 1999Jazoera: Espetxeratua
II Abizena:

Iturria

Mujer y Republica. Emakume eta errepublika. “Nicolas Guerendiain” Irungo Errepublikarrak. Asociación Republicana Irunesa “Nicolas Guerendiain, 2008;

 

Dolores Salis, Luís Rodriguez Gal “Luís de Uranzu”rekin ezkondua eta Luís Salís Irungo azken alkate errepublikarraren arreba, hiru hilabete eskasengatik hiru mende ezagutu ez zituen
emakume irundar hau hiru gerraren lekuko izan zen. Horietako batek, Espainiako gerra zibilak, erdiz erdi ikutu zuen bere bizitza. Bost seme-alaba eta senar errepublikarra zituen
emakume honek Bidasoaren beste aldera ihes egin behar izan zuen, beste irundar askok bezalaxe. Langile porrokatua. Lana bere baldintza fisikoen pean egon zen. Autodidakta beti, hasiera batean eskulturan jardun zuen, harri gogorreko blokeak zuzenean zintzelez eta mazoz landuz. Eta ahalmena galtzen hasi zenean, esmaltearekin hasi zen. Berandu arte jardun zuen eta obra garrantzitsua egin eta arrakastaz erakutsi zuen hainbat hiritan. Gaur egun Santa Elena ermitan dagoen Gurutze Bidea Doloresek egin eta Irun hiriari oparitua da.
Laurogei urte inguru zituela ikusmena huts egiten hasi zitzaion. Kataratetatik operatu zuten eta ondoren hain zehaztasun handiko esmalte-lana utzi egin behar izan zuen. Letra handiko “Olivetti” batekin ekin zion bere arte-abentura berriari. Ia bere heriotza bitarte jardun zuen idazten.

Bilatu fitxak