Izena: Esther | Jaiotza: | Herria: Kalisz, Polonia |
I Abizena: Zilberberg | Heriotza: | Jazoera: Miliziana eta erizaina irungo frontean |
II Abizena: |
ITURRIAK
Miguel Usabiaga. “Flores de la República los olvidados de Pikoketa”
Aitor Azurki. Zazpika (2016). “Primeros Brigadistas. Los grandes olvidados”
Altxamendua hasi bezain pronto heldu zen Esther Zilberberg edo “Estoucha” beste hainbat brigadistekin Irunen borrokatzera. Jaiotzez Poloniakoa izan arren, 20 urte zituela Belgikara joan zen medikuntza ikastera. Bertan, Belgikako Alderdi Komunistara batu zen.
1936ko estatu kolpearen ondorioz, Belgikako Gazteria Antifaxistekin Irunera heldu zen. Abraham Gotinskirekin antolatu zuen bidaia. Paris arteko bidaia Abraham Gotinskiren aitak ordaindu zuen. Parisetik aurrera Socorro Rojok. Eskualdean Estoucha erizaintza zerbitzuetara batu zen eta Gotinski frontera. Azken hau hirugarren egunean akabatu zuten faxistek.
Zilberbergen egunkari pertsonalaren arabera, “egun batean muin batean ezarria zegoen metrailadore bat oso gertu nuen, metrailadorea faxisten tiroz hil zela ikusi nuen. Zer egin? Tiratzailearen postua hartu nuen eta etsaia guregana zetorrela ikusi nuenean, begiak itxi nituela uste dut, baina tiro egin nuen.”. Flores de la Republica liburuan Miguel Usabiagak galde egiten zu ea bultzada Gotinskiren heriotzagatik edo burkideagatik zetorren.
Irungo frontea erori zenean, Bilbora gerturatu zen. Perezagua batailoira batu eta Villarrealeko (Araba) guduan zauritu zuten. Osatuta “Mujeres” astekariko erredaktore nagusi kargua hartu zuen, Juanita Lefévre izenordearekin.
Frankistak Bilbora sartu zurenean, 1937ko ekainaren 20a, Santanderrera ihes egin zuen oinez eta fronteko erizaintza zerbitzuetara batu zen. Santanderren gudari sobietarrekin lan egin zuen itzultzaile lanetan. Medusa ontzian ihes egitea lortu zuen eta La Pallicera heldu zen.
Frantzian nazien aurkako erresistentziara batu zen, Jeanne Dubois izenpean. Espetxe ezberdinetan atxilotu eta torturatu zuten Frantzia, Belgika eta Alemanian. Zehazki, Essen, Mesum, Gross-Strehlitz eta Kreuzbougen. Greba batengatik Ravensbrückera deportatu zuten lehenbizi eta Mathausenera ondoren. Zelaiaren askapenarekin ihes egitea lortu zuen.