Izena: Felipa | Jaiotza: | Herria: Irun |
I Abizena: Domínguez | Heriotza: 2013 - 07 - 30 | Jazoera: Erizaina |
II Abizena: Taguada |
ITURRIAK
- Madrilgo Estampa egunkaria. 1937ko martxoaren 27ko alea.
- Iban Gorriti. “La consulesa de Vasconia”. Deia
- Sancho de Beurco elkartearen Facebook orrialdea.
Altxamendua Irunera heldu zelarik bere burua bolondrestzat eskaini zuen. Irungo Gayano doktoreak “Charodin” (Bidasoa Auzoa) Gurutze Gorriaren erizaintza postura joatea proposatu zion. Bertan egon zen Irungo setioak iraun zituen 54 egunetan. Familiarekin errefuxiatu beharrean, Bidasoa ibaia txalupaz zeharkatu zuen eta Bartzelonan eratu zen zutabe Euskal-Katalanarekin frontean jarraitu zuen.
Almoroxen edota Sevilla La Nuevan eskaini zuen Felipak eritzaintza zerbitzua. Madrilen Antonio Ortegarekin batu zen eta honek Euskal Milizia Antifaxistara batzea eskatu zion. 1937ko martxoan odol ospitale batean zegoen eta hainbatetan bere odola eskaini zuen soldadu zaurituei odol trasfusioak egiteko.
“La Consulesa de Irun” izengoitia zeukan Felipa Domínguezek Euskal Herritik Madrilera joaten zen pertsona orok erizaina agutzen zuelako. Irungo Milizien Komisariatuaren soldatapean zegoen irungo setioak iraun zuen bitartean eta 200 pezeta jasotzen siguen lan egindako 20 egunengatik. Domínguezen esanetan, Ezker Erradikalekoa izatetik Komunista izatera pasa zen gerraren ondorioz.
2013ko uztailaren 30ean zendu zen Iruñean. Aipatu beharrekoa da Pikoketan fusilaturiko Agapito Domínguezen arreba zela.