Izena: Gloria | Jaiotza: 1912 - 09 - 25 | Herria: Irun |
I Abizena: Navarro | Heriotza: | Jazoera: Ondarretan atxilotua |
II Abizena: Saez de Buruaga |
ITURRIA
Gipuzkoako probintziako artxibo historikoa / Gipuzkoako protokoloen artxibo historikoa
- GPAHGEZ02832_0057
Amaia Rodriguez Oñatibia: Testua “Errenteria 1936 – 1945 Giza Eskubideen zapateta eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan” liburutik jaso da.
- 197. orrialdea
“1912ko irailaren 25ean Errenterian jaioa, Irungo bizilaguna zen. Mariano Gómez zen bere senarra. Lanbidez pospologilea, UGTko afiliatua zen 1930 urtetik eta pospoloen sindikatuko zuzendaritzako kideetako bat zen.
1939ko apirilaren 24ean Irunen Ikerketa eta Bigilantziako Komisaldegian atxilotu zuten. Komunista izatea, fabrikako lankideak greba egitera bultzatzera, bake publikorako arrisku bat izatea eta gerra garaian ondorengo esaldia bota izana leporatzen zioten: “Gil Roblesen burua bandera gorriaren loreontzian egiteko gure esku dagoen guztia egin behar dugu”.
Ondarretan espetxeratu zuten Gloria Navarro. Bere inguruko informazioa biltzen saiatu ziren baina, aipatutakoaz gain, ezer gutxi lortu zuten. Horregatik, kasua itxitzat eman eta 1939ko abenduaren 27an askatu zuten.”