Josefa Gutierrez Perez

Izena: JosefaJaiotza: Herria: Irun
I Abizena: GutierrezHeriotza: Jazoera: Ondarretan atxilotua
II Abizena: Perez

ITURRIA


  • Gipuzkoako probintziako artxibo historikoa / Gipuzkoako protokoloen artxibo historikoa: GPAHGEZ02837_0143
  • Irungo Udal Artxibategia

 

1939ko apirilaren 22 eta 1949ko martxoa artean atxilotua egon zen Josefa Gutierrez. Jasotako dokumentazioaren arabera, ez da zehazten espetxealdiaren arrazoia. Aldiz, deigarria da atxiloaldiak iraun zuen bitartean zenbat instantzietatik pasa zen Gutierrez: Lehenbizi, Gobernadore Militarra eta Gobernadore Zibila. Ondoren Seigarren Gune Militarreko Gerra Auditorea, 10. epaitegi militarra eta azkenik Irungo Mugako Epaile Militar berezia.

Irungo faxistek idatzitako txostenen arabera, “ezkertiarra eta bere ideien propagandista” zen. Alderdi sozialistako militantea zen eta eskuindarrekin “oso gaizki” jardun izana leporatu zioten.

Bilatu fitxak