Izena: Juana | Jaiotza: 1915 - 12 - 08 | Herria: Errenteria |
I Abizena: Anzisar | Heriotza: | Jazoera: Iruñean atxilotua |
II Abizena: Muñagorri |
ITURRIA
Errenteria 1936 – 1945. Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan.
1915eko abenduaren 8an Errenterian jaioa, Elizondoko bizilaguna zen. Irunen espetxeratua zegoelarik, errebeldian jo zuen Iruñeako epaile militarrak epaiketa batera aurkezteko deiari muzin egiteagatik. 1940ko azaroaren 18an guardia zibilak Ondarretako espetxera lekualdatu zuten eta bertatik 1941eko urtarrilaren 27an Iruñeako espetxe probintzialera eraman zuten.
Iruñeako epaile militarrak 4.125 sumarisimoa des-artxibatu zuen. Hau da, bere prozesua artxibatutzat jo ondoren, ireki egin zuten berriro. Ziurrenik epaitu egin zuten Iruñean, ez dakigu zer egozten zioten eta zein zigor ezarri zioten.