Justina Carril Lasquerain

Izena: JustinaJaiotza: Herria: Irun
I Abizena: CarrilHeriotza: Jazoera: Atxilotua
II Abizena: Lasquerain

ITURRIA


Euskadiko Artxibo Historikoa. “Articulo del diario union titulado: relacion de los pasajeros que venian a bilbao en el Galdames”

  • Signatura: LEG 263 DOC 53 ARCH 15

Francisca Moya Alcañiz. Republicanas condenadas a muerte: Analogías y diferencias territoriales y de género (1936-1945) doktorego tesia. 2015

Galdames ontzian atxilotu zuten Justina Carril Lasquerain. Jatorriz irundarra izan arren, Burgosen epaitu zuten. Jokaera txarra eta aurrekari komunistak leporatu zizkioten: “aktiboki jardun zuen milizianoak Gipuzkoako fronteetan animatuz. Erail, suntsitu eta eskubiko jende nabarmena atxilotzera bultzatu zituen”.

1937ko martxoaren 4ean, Saturrarango espetxean sartu zuten eta hainbat berme lortu zituen egonaldian. Lehena, José Alcain, Juncalgo parrokiako apezarena. David Esnal apezarekin batera, Carrilek gurtzako ordainketak egiten zituela baieztatu zuten. Bigarren bermea José Javier Lizasoain Aurrecoecheak eskaini zuen. Solchaga Koronelaren ezkonanaia zen hau eta 36an bera atxilotzeko intentzioa zegoela salatu zuten; hala ere, atxiloketa ez zen burutu Justina Carrilen esku-hartzearen ondorioz. Bi bermeek ez zuten ezertarako balio izan, 30 urteko atxilotze zigorra berretsi zuelako Zigorren Azterketarako Komisio Nagusiak.

Ignacia eta Faustina arrebek ere Rios koronelari Justina askatzea eskatu zioten gutun bidez. Las Palmas de Gran Canarian zegoen atxilotua Carril eta, idatziaren arabera, “ictericia” eta bihotz arazoak zituen.

Bilatu fitxak