Manuela Portu Echenagusia

Izena: ManuelaJaiotza: 1912Herria: Irun
I Abizena: PortuHeriotza: Jazoera: Ondarretan atxilotua
II Abizena: Echenagusia

ITURRIA


Gipuzkoako probintziako artxibo historikoa / Gipuzkoako protokoloen artxibo historikoa

  • GPAHGEZ02840_0003

 

Lapurreta baten ondorioz sartu zuten Manuela Portu Ondarretan. Lehen atxiloaldia 1941eko abenduaren 30ean gauzatu zen eta 1942ko urtarrilaren 15a arte iraun zuen, behin behineko atxiloaldian. Bigarren espetxeratzea 1943ko martxoaren 30ean hasi zen eta 1945eko martxoak 6a arte iraun zuen.

Guztira bi urte, lau hilabete eta egun bateko espetxealdia burutu zuen Portuk. Epaiketako sententziaren arabera 7500 pezeta lapurutu zizkion, José San Sebastián, nagusiari. Lapurreta egin ostean, ama jakinaren gainean jarri eta 600 pezetako zorra kitatu zuten. Baita ere, 200 pezetako zerria erosi.

Manuela Porturen bigarren espetxealdia urtebeteko alabarekin hasi zuen. Ondarretatik irten baina lau hilabete lehenago, Antonia Echenagusia amonari alaba eman zion espetxean gaixotu zelako.

Bilatu fitxak