Margarita Araneta Urrutia

Izena: MargaritaJaiotza: 1909Herria: Hondarribia
I Abizena: AranetaHeriotza: Jazoera: Saturraranen atxilotua
II Abizena: Urrutia

ITURRIA


Gipuzkoako probintziako artxibo historikoa / Gipuzkoako protokoloen artxibo historikoa

  • GPAHGEZ02787_0040

Pedro Barruso. Hondarribiko Sozialistak Facebook orrialdea

 

Estatu kolpearen ondorioz hainbat hilabetez errefuxiatu zen Hendaia eta Donibane Loitzunen. 1937ko maiatzaren 1ean, Hondarribiara itzuli eta bertako Komandantzia Militarrak komunista izatea egotzi zion. “Ideia komunistak, pentsaera harrokeriaz zabaltzen du, bularrean mailu eta igitaidun ikurra erakutsiz”. Frankistek epaitegira bidalitako txostenean, aurreko akusazioez gain, Guadalupeko eskuindarren atxiloketak sustatu izana gehitu zuten, anaiarekin edukitako elkarrizketa batengatik.

1937ko abuztuaren 25ean atxilotu eta behin behineko espetxealdian egon zen Ondarretan. Gerra Kontseiluan zazpi urteko espetxe zigorra zioten eta 1938ko otsailaren 4ean Saturraranera lekualdatu zuten. Araneta komunista zela eta altxamenduan ideia komunisten zabalpena egiteaz gain, eskuindarren atxilotzeak sustatu zituela (“Excitación a la rebelión militar”) zehaztu zen kontseiluan.

1940ko urrian, baldintzapeko askatasunarekin, Hondarribira bueltatu zen, eta hamabi egunetara Irun eta Hondarribian arraina saltzeko baimena eskatu zion Uhagon epaileari. Baimen eskaeraren arabera, gurasoekin bizi zen Hondarribiko Matxin Artzu kalean.

Bilatu fitxak