Izena: María del Carmen | Jaiotza: | Herria: Oiartzun |
I Abizena: Ondarreta | Heriotza: | Jazoera: Ondarretan atxilotua |
II Abizena: y Andia |
ITURRIA
Gipuzkoako probintziako artxibo historikoa / Gipuzkoako protokoloen artxibo historikoa
- GPAHGEZ03615_0068
Lapurretagatik, 1940ko urtarrilaren 30etik 1942ko azaroaren 22a arte Ondarretan espetxeratua egon zen María del Carmen Ondarreta. Autoritate frankisten arabera, Carmen Ondarretak adimen-urritasuna zeukan eta ez zen bere ekintzez jabetzen.
Epaiketan bi lapurreta leporatzen dizkiote María del Carmen Ondarretari. Lehenengoa, Azpeitian, nagusiari 200 pezeta lapurtu zizkion eta nagusia konturatu zenean dirua itzuli zuen. Bigarren lapurreta Oiartzunen gauzatu zen. Arzacue baserrian egiten zuen lan eta bertatik 2000 pezeta lapurtu zituen. 600 pezeta Damaso Olaizolarekin partekatu zituen. Epaiketa gauzatu eta hurrengo egunean askatu zuten Ondarreta, behin behineko atxiloaldian bete zuen zigor osoa egun bat izan ezik.