Izena: Maria Teresa | Jaiotza: | Herria: Hondarribia |
I Abizena: Aguinagalde | Heriotza: | Jazoera: Galdamesen atxilotua |
II Abizena: Aramburu |
ITURRIA
Euskadiko Artxibo Historikoa. “Articulo del diario union titulado: relacion de los pasajeros que venian a bilbao en el Galdames”
- Signatura: LEG 263 DOC 53 ARCH 15
Matxitxakoko itsas guduan, Galdames merkatal ontzian, atxilotu zuten Faxistek Maria Teresa Aguinagalde. Bertan atxiloturiko emakume gehienek Saturrarango presondegia izan zuten helmuga. Aguinagalderen kasuan, zehazteke dago ea Mutrikun egon ote zen.
Galdames ontzia 1937ko martxoaren 4ean irten zen Baionatik, gutunak, errefuxiatuak, armak eta Eusko Jaurlaritzaren nikelezko 500 tona txanpon Bilbora garraiatzeko helburuarekin. Ontzia argi gabe eta irrati seinalerik gabe zihoan, Bizkaya, Gipuzkoa, Donostia eta Nabarra bouen babesarekin. Hala ere, ontzi guztiak Canarias guda-ontzi inperialarekin topatzen joan ziren gutxinaka.
Lehenbizi Gipuzkoa eta Bizkaya eta azkenik Donostia eta Nabarra Bouak parez pare topatu ziren Canarias ontziarekin. Frankisten erasoa dela eta, Galdames ontziak amore eman zuen bandera zuria jasoz eta motoreak geldituz. Erasoan, emakume bat eta hiru ume bidaiari hil ziren. Azkenik, ontzia Pasaiara eraman zuten faxistek. Ontzian zeuden bidaiari eta eskifaiek zigor gogorrak jasan zituzten eta haietako batzuk fusilatuak izan ziren.