Maritxu Anatol Aristegui

Izena: MaritxuJaiotza: 1909 - 01 - 21Herria: Irun
I Abizena: AnatolHeriotza: 1981 - 08 - 27Jazoera: Comette sareko kidea
II Abizena: Aristegui

ITURRIA


Mikel Rodríguez Espías vascos, Editorial Txalaparta, 2003

Auñamendi hiztegia. Maritxu Anatol artikulua. Rodriguez Alvarez, Mikel

Deia, 09-03-1978

Mujer y Republica. Emakume eta errepublika. “Nicolas Guerendiain” Irungo Errepublikarrak. Asociación Republicana Irunesa “NicolaS Guerendiain, 2008

 

Eskualdeko emakume ezaguna da Maritxu Anatol. “Kontrabandista” izenez ezagutua, modu oneko familia batekoa, bere aitak aduana-agentzia bat zuen, eta anai ingeniaria, beste bat apaiza eta hirugarren bat bere kimikako ikerketak zirela medio Ohorezkoa Legioa lortu zuena.

Maritxu agentzian hasi zen lanean, eta horren inguruan sekulako eskandaloa izan zen, uste baitzen ez zela lan egokia emakume batentzako. Nazionalitate bikoitza zuen, espainiarra eta frantziarra.

1936ko altxamenduaren ostean, Pausuko “Kontxesinea” etxean ezarri zen familiarekin eta 1940an Naziek etxeko sotoa errekisatu zuten, 15 soldadu bertan ezarriz.

Erresistentziak informazio lanetan eta iheslariak laguntzen hastea eskaini zion. Anatolek lana onartu eta Parisen jendea jasotzen hasi zen. Helmuga Donibane Lohitzuneko Ambrosio San Vicenteren etxea zuten iheslariek. Bertara dokumentazio faltsuarekin heltzen ziren gaueko trena baliatuz, eta muga pasata, Oiartzungo Sarobe baserrira iristen ziren. Guztira 39 judutar eta 113 hegazkinlari pasa zituen Maritxu Anatolek.

Hala ere, Cométe sarea mesfidatia zen Maritxu Anetolekiko. Kontrabandistekin erlazioa zuen (hauetako asko isil-mandatariak ziren), “Star” pistola txiki bat eramaten zuen eta Gestapoko agente bat eta ofizial nazi baten maitale bati ostatu ematen zien etxean sartzen zituen Anatolek hegazkinlari aliatuak. Azkenean, Cométe sareak Maritxu Anatol baztertu zuen, bestelako lanak emanez.

1943ko uztailaren 13an, Gestapok Maritxu Anatolen taldea atxilotu zuen. Hiru kide Alemaniara deportatu zituzten eta Anatolek ihes egitea lortu zuen. Hala ere, Baionako Gestapoko galdeketak jasan behar izan zituen eta Biarritzeko kartzelean egon.

1945ean, Irunera bueltatu zen Maritxu, bere garraio agentzia propioa zuzentzera. Izaera independenteagatik, aliatuek ez zuen zuten gustuko eta II mundu gerra amaituta, ez zuen inolako aintzatespenik jaso. Jasotako detaile bakarra pilotu batek eman zion. Honek zenbatgarren pilotua zen galdetu eta Maritxuk urte eta erdira 68 perlako lepokoa jaso zuen, salbaturiko 68. pilotua zen eta. 1981eko abuztuaren 27an zendu zen.

Bilatu fitxak