Izena: Micaela | Jaiotza: | Herria: Hondarribia |
I Abizena: Bengoechea | Heriotza: | Jazoera: Ondarretan atxilotua |
II Abizena: Aguirre |
ITURRIA
Gipuzkoako probintziako artxibo historikoa / Gipuzkoako protokoloen artxibo historikoa
- GPAHGEZ03586_0006
1942ko martxoaren 28an kartzelaratu zuen Guardia Zibilak Micaela Bengoechea Aguirre. Azukre kontrabandoagatik 1000 pezetako isuna ezarri zion Nafarroako Zergen Fiskaltzak. Azkenean, isuna ez ordaintzeagatik, Ondarretan 100 eguneko espetxe zigorra jaso zuen. Espetxealdia hasi eta lau egunetara, isuna ordaindu eta aske utzi zuten.