Izena: Natividad | Jaiotza: 1905 - 10 - 09 | Herria: Irun |
I Abizena: Iglesias | Heriotza: | Jazoera: Ondarretan atxilotua |
II Abizena: Vicente |
ITURRIA
Gipuzkoako probintziako artxibo historikoa / Gipuzkoako protokoloen artxibo historikoa
- GPAHGEZ03625_0028
Ofizioz poxpologilea zen Natividad Iglesias. 1939ko apirilaren 27tik, 1939ko abenduaren 22a arte burutu zuen lehen espetxealdia. 1943ko abenduaren 11an bigarren aldiz atxilotu zuten eta 1944ko urtarrilaren 17a arte egon zen Ondarretan.
Jasotako dokumentazioan espetxeratzearen zergaitia zehaztu gabe egon arren, Irungo instantzia militar-judizial gehienetatik pasa zen bi atxiloaldietan: Seigarren Gune Militarreko Gerra Auditorea, Irungo Mugako Epaitegi Militar Berezia, Irungo Komisaldegia eta Gobernadore Zibila. Pasatako instantziak errepasatuz, baliteke espetxeratzea Irungo jazoera politiko baten ondorioa izatea.