Francisca Estomba Agesta
Francisca Estomba Agesta Irungo Cerillas fabrikan lan egin zuen. Halaber, Irungo Elkarte Socialistako kidea izan zen eta Gerrako Komisariotzako boluntarioa
Francisca Estomba Agesta Irungo Cerillas fabrikan lan egin zuen. Halaber, Irungo Elkarte Socialistako kidea izan zen eta Gerrako Komisariotzako boluntarioa
Casilda Hernáez Vargas Zizurkilgo Fraisoro umezurztegian jaio zen 1914ko apirilaren 9an. Haurtzaroa Zizurkilen igaro zuen eta handik Donostiako Egia auzora joan zen. 1931tik Gazte Libertarioen militantea da. Behin baino gehiagotan atxilotu zuten: propaganda banatzeagatik, grebara deitzeagatik, lehergaiak edukitzeagatik,... Guadalupeko gotorlekuan giltzapetu zuten eta, epaitu ondoren, 29 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten eta Madrilgo Las Ventaseko espetxera eraman zuten. 1936ko otsaileko amnistiari esker askatu zuten. Irungo eta Donostiako borroketan parte hartu zuen 1936ko uztailean, eta Frantziara ihes egin behar izan zuen. Penintsulara itzuliko da Kataluniatik, Madrilen defentsan parte hartzeko. Gainera, Aragoiko frontean parte hartu zuen, Bartzelonakoan, bere taldekide Likinianorekin batera. Pirinioak zeharkatu zituen La Jonqueratik eta Argelers eta Gurseko zelaietan giltzapetu zuten. 1943ko urritik aurrera, bera eta Likiniano Miarritzen jarri ziren bizitzen. Bertatik, operazio antianazi eta antifrankista bideratu ziren. Casilda minbiziak jota hil zen 1992ko irailaren 1ean Donibane Lohizunen (Lapurdi).
Gabriela Zuazo del Tuerto Irungo Milizietan parte hartu zuen,
Maria de los Angeles Gamariaga Panizo fusilatu zuten Madrilen 1939ko uztaileko 8an.
Dolores Elorriaga Arrate Katalunian egon zen eta 1938ko apirilaren 28an eraili zuten Bartzelonan.
Josefa Clavere Casamayor herbesteratuta egon zen Mexikon. Etxekoandrea. 1939ko uztailaren 14an Veracruzera iritsi zen Estatu Batuetatik.
Josefina Bodin Lecuona herbesteratuta egon zen Mexikon. Jostuna eta frantsesduna. Baliteke Concepcion Bodin Lecuonaren arreba izatea. Egoitza agiria lortu zuen.
Concepcion Bodin Lecuona herbesteratuta egon zen Mexikon. Ezkongabea, kapelagilea eta mekanografoa. Baliteke Josefina Bodin Lecuonaren arreba izatea.
Felicidad Aguirre Ormaechea herbesteratuta egon zen Mexikon.
Margarita Aguinaga Gainza herbesteratuta egon zen Mexikon. Etxekoandrea eta Clara Campoamorren lagun handia izan zen. Gerra amaitu baino lehenago Hendaiara joan zen seme-alabekin eta handik Mexikora