Tomasa Olaiz Irazabal
1945eko apirilaren 28tik maiatzaren 12raino egon zen espetxeratua Ondarretan. Lezoko epaileak 15 eguneko espetxe zigorra ezarri zion Orden Publikoaren aurkako falta bat egotzita.
1945eko apirilaren 28tik maiatzaren 12raino egon zen espetxeratua Ondarretan. Lezoko epaileak 15 eguneko espetxe zigorra ezarri zion Orden Publikoaren aurkako falta bat egotzita.
1939ko apirilaren 24ean Irunen Ikerketa eta Bigilantziako Komisaldegian atxilotu zuten. Komunista izatea, fabrikako lankideak greba egitera bultzatzera, bake publikorako arrisku bat izatea eta gerra garaian ondorengo esaldia bota izana leporatzen zioten: “Gil Roblesen burua bandera gorriaren loreontzian egiteko gure esku dagoen guztia egin behar dugu”.
Inteligentzia Zerbitzu eta Polizia Militarraren aginduz atxilotu zuten. Espetxeratzearen lehen 71 egunetan inkomunikatua egon zen.
Juliana Muñozen aurkako gerra kontseilua burutu zuten frankistek. 1939ko apirilaren 27 eta 1941ko urtarrilaren 31 artean espetxeratua egon zen Ondarretan. Istantzia ezberdinetatik pasa zen atxiloaldian zehar.
1947ko otsailaren 23tik 27ra espetxeratua egon zen Ondarretan. Atxilotze eta askatze agindua Gipuzkoako Gobernadore Zibilak gauzatu zuen. Jasotako dokumentazioan ez da zehazten atxiloketaren zergatia.
Tolosan atxilotu zuten Flora López lesakarra. Espetxean egon zen 1937ko martxoaren 30etik apirilaren 1era, irain delituengatik. Tolosako epaileak aske utzi zuen.
Gobernadore Zibilaren aginduz atxilotu zuten Visitación Leguia. Hilabete osoko espetxealdia ezarri zion eta hala bete zituen 1944ko urtarrilaren 3tik otsailaren 1era.
17 urterekin, adingabea zelarik, atxilotu zuten Pilar Legasa. Ondarretako espetxealdiak 1946ko uztailaren 18tik 24ra iraun zuen. Frankistek "emakumearen babes juntara" bideratu zuten lehen bizi eta ondoren "Adoratriz"-en konbentura. Emakumeentzako orden erligiosorik bortitzenetako bat.
Behin behineko expetxealdian egon zen Ondarretan Consuelo Lavilla. Zehazki 1944ko urriaren 19tik 21era. Atxiloketa Gipuzkoako Gobernadore Zibilaren aginduz burutu zen.
Abortuan oinarritu zen Lucia Irurietaren espetxeratzea. Bitan atxilotu zuten Ondarretan. Lehen espetxealdian 1941ko urriaren 18tik, 1942ko otsailaren 10eraino egon zen. Lehen atxiloaldi honetan abortu saiakera egotzi ziten sumarioan. Bigarren espetxeratzean, 1944ko urriaren 15 eta 17 artean, abortua burutu izana leporatu zioten, sumario berri baten bitartez.