Manuela Recarte Tellechea
Manuela Recarte Tellechea Pausukoa zen eta Irungo gaurko Zabaltze plazako komun publikoen arduraduna izan zen, 1933tik 1936ko irailaren 4 arte. 1936ko abenduaren 24an
Manuela Recarte Tellechea Pausukoa zen eta Irungo gaurko Zabaltze plazako komun publikoen arduraduna izan zen, 1933tik 1936ko irailaren 4 arte. 1936ko abenduaren 24an
Manuela Iñarra Monserrat Merkatu plazako komun publikoen arduraduna izan zen, 1931tik aurrera. Irungo Papinea kaleko 11. zenbakian bizi izan zen eta Felix Iñarra Alcayaga udal
Espainiako Gerra Zibilean Catherinek eta bere senarrak nazioarteko dozenaka errefuxiatu eta brigadista hartu zituzten Hendaiako etxean 1939ko apirila arte. Naziak iritsi eta Vichyko gobernu kolaborazionista ezarri ondoren, 1940ko abenduaren 1ean Catherine etxean atxilotuta jarri zuten Hendaian. Erresistentzian, "Emakumeen Erresistentzia Batzordean" militatu zuen. Geroago, "Frantziako Emakumeen Batasuneko" (UFF) tokiko Atala" antolatu zuen. Catherinek ere lan nekaezina egin zuen Maurice Audin matematikari aljeriar gaztearen desagerpenari buruzko egia aurkitzeko sortutako laguntza-batzordean, zeina Frantziako armadako elementuek atxilotu, torturatu eta akabatu baitzuten, Aljeriaren independentziaren kausa modu baketsuan babesteagatik.
Angeles Tellechea Retegui, 48 urteko hondarribitarra, Euskal Milizietako sukaldaria izan zen eta St. Martin Labouralen (Lot Departamendua) egon zen errefuxiatuta. Gaixorik zegoela, Baionako Laguntza Departamentuari eskatutako diru-laguntza ukatu zitzaion.
Antonia Errazquin Lecuonari, bi umeren ama eta Baionan errefuxiatuta zegoen 56 urteko hondarribitarra, Baionako Laguntza Departamentuari eskatutako diru-laguntza ukatu zitzaion.
Angeles Conejo Urtizbereari, lau umeren ama eta Vendeen errefuxiatuta zegoen 30 urteko irundarra, Baionako Laguntza Departamentuari eskatutako diru-laguntza ukatu zitzaion.
Catalina Asegurado Garciak, 42 urteko durangarra, Irungo frontean gaixoak eta zaurituak artatu zituen. Montaubanen egon zen errefuxiatua. Gaixorik zegoela, Baionako Laguntza Departamentuari eskatutako diru-laguntza ukatu zitzaion.
Celia Rodriguezek, Biarritzen errefuxiatuta zegoen 22 urteko irundarra, diru-laguntza eskatu zion Baionako Laguntza Departamentuari.
Valentina Campos Aguinagari, 46 urteko irundarra Parisen errefuxiatua eta bi ume zituena, Baionako Laguntza Departamentuari eskatutako diru-laguntza ukatu zitzaion. Valentina Irungo Udal Irakaslea eta militante abertzalea izan zen. Funtzionario-postutik kendu zuten 1936ko abenduaren 24an.
Isidora Acuña Michelenari, 57 urteko alarguna eta Iparraldean errefuxiatua (Kanbo les Bains), 19 urteko alaba bat eta bi biloba zituena, Baionako Laguntza Departamentuari eskatutako diru-laguntza ukatu zitzaion. Isidora Irungo Aduanako langilea izan zen,