Izena: Rufina | Jaiotza: 1912 - 01 - 04 | Herria: Elgorriaga |
I Abizena: Mikelarena | Heriotza: 1958 | Jazoera: Torturatua eta espetxeratua |
II Abizena: Ayoroa |
ITURRIAK
Jon Maya: “Rufina, muga ondoko aterpe”. 2016. urteko Oarso aldizkaria. Jatorrizko testuan oinarrituriko laburpena.
Gerra osteko miseriaren ondorioz heldu zen Rufina Mikelarena Ayoroa Errenteriara. Felipe Mayarekin ezkondu ostean, senarra Errenteriako Lasaren haroztegian hasi zen lanean. Familia, bi urtez, Errenteria eta Baztan artean ibili ostean, 1939. urtean behin betiko erroak bota Rufinak Oarsoaldean.
Lan txikiak eta bereziki Donostiako etxeetan garbitzaile lanetan jardun zuen. 1948an, Martina, Iruritako amaginarrebaren lagun baten proposamena jaso zuen: espainiar Estatuko lurralde ezberdinetatik heldu ziren iheslariei aterpe ematea eta muga igarotzen laguntzea.
Rufinak Gaintxurizketako tren geltokian jasotzen zituen bisitariak. “Batzuetan gizonezkoak bakarrik ziren, beste batzuetan familia osoak”. Josu Txueka historialariaren esanetan, sare antolatuen erabilpena “politikoa” zen, “frankismotik ihesi zihoazenei laguntza emateko”.
Bi urtetan jardun zuen Rufinak lan horretan, salatua izan zen arte. “Lehenengo udaltzaina etorri zen etxera gutun batekin. Deklaratzera joan zen. Bana hurrengo txandan Guardia Zibila etorri zen, garez, eta ama atxilotuta araman zuten”. Irungo polizia etxea giltzapetu zuten. Oso bortitza izan zen bertan bizi izan zuena. Meliton Manzanas polizia komisarioa buru zela tortura izugarriak jasan zituen. Kolpeak, indarkeriaz beteriko galdeketa gogorrak… Bertatik leher eginda atera zen, hiruzpalau egun beranduago. Martutenen sartu zuten preso. Sei hilabete egin dituen giltzapean.